XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) ampgt;yamplt; eta %gt;v%lt; letrak: ea, alegia, motozykleta, vektore, dynamita, vitamina, systema, zivilizazio eta abar idatzi behar den, ala motozikleta, bektore...

Puntu hau ere beharrezko xehetasunez aztertuta izango da ondoren.

d) maileguetako ampgt;hamplt;ak: Euskaltzaindiak oraindainokoan horri buruzko azalpen espresurik eman ez duen arren, badirudi auzo-erdaretatiko maileguetan ere bertako ampgt;hamplt;-ak (113)Puntu honi dagokionez ph, th eta kh grafema etimologistak erabat alde batera uztekoak dira; hurrengo pasartean egingo da, hain zuzen, beraien aipamen xehea mantentzearen aldeko joera biziki nagusitu dela egungo euskal idazlegoaren artean: hipotenusa, homomorfismo, anhidrido, hidrostatika, perihelio, hipertrofia, hektolitro eta antzera idatzi ohi dira horrelako hitzak, eta ez ipotenusa, omomorfismo, anidrido, idrostatiko, perielio... etab. moduan.

e) >x< letra: Garai batean egungo >ts< digramaren hotsa adierazteko (114)Ikus adibidez, horretaz jabetzeko, L. Geze eta Sallaberry-ren ortografiazko azalpenak erabili izan bazen ere, gaur egun hotsa azaltzeko aski finkatua dago letra hau euskal alfabetoaren baitan, gutxi gora-behera frantsesen >ch<, ingelesen >sh< edo alemanen >sch< grafemen pareko hots-balioaz.

Fonema hori adierazteko inoiz erabili izandako >ss<, >sh<, >j< eta >s< grafiak, Fr. Bartolome-ren >tz< eta Mendiburu-ren >is< haietaz gainera, galduak daude aspaldi; eta ipar euskaldunen >ch< digrama ere, orain punturarte besteak baino indarreanago egon izan arren, egunetik egunera atzera doa >x< horren faboretan.

Ortografia batuari dagokionez oso garbi daude hortaz, Arantzazuz geroztik bederen, xafla, xahutu, xarmant, xede, axola, horixe eta antzeko idazkerak: euskal hitzetako fonemak, >i< ondoko bustidura ez-adierazkorretan izan ezik, >x< letraz ematen dira.

Horren ondoriobidez, hain zuzen, euskal alfabetoko letren izendapenak erabakitzerakoan, letra horri ixa izena eman dio berrikitan Euskaltzaindiak.